Ziurtagirien eskaera

ZEIN MOTATAKO ZIURTAGIRIAK ESKA DITZAKET?

Ikasketen ziurtagiri akademikoa
Ikasketa-espediente izena ere ematen zaio. Bertan jasotzen dira une horretara arte irakasgai bakoitzean lortu diren kalifikazioen xehetasunak, zein hizkuntzatan gainditu diren, aitorpenak, etab., baita ikasketa-espedientearen batez besteko nota ere.

Ikasketa ofizialen programazio bateratua edo programazio konbinatua egiten ari naiz. Zer ziurtagiri akademiko eska dezaket?
Ikasketa ofizialen programazio bateratua zein programazio konbinatua (titulu ofiziala eta titulu propioa) ikasten ari bazara (edo ikasi baduzu), bi ikasketa plan egiten dituzu aldi berean. Ikasketa espediente bat dago ikasketa plan bakoitzerako eta banan ziurtatzen dira. Ikasketa bakoitzeko titulu bat jasoko duzu.
Ikasketa ofizialen programazio bateratua hasi eta bertan behera utzi baduzu, ikasketa planetariko bat ikasten jarraitzeko, jarraitu ez zenuen ikasketa planeko gaindituriko irakasgaiak, Kredituen Transferentziara pasatuko dira aktibo mantendu den espedientean eta ez dira banatuta ziurtatuko. Hortaz, utzi zenituen ikasketetako ziurtagiririk behar izanez gero, ikasten jarraitu zenuen ikasketen ziurtagiri akademikoa eskatu beharko duzu.

Matrikula ziurtagiria
Ikasleek matrikularen frogagiria hemendik jaitsi dezakete: www.deusto.es/secretariavirtual. Bertan jasoko dira matrikulatutako irakasgaien xehetasunak. Hala ere, ziurtagiri ofizialik behar baduzu, hori ere eska dezakezu. Ziurtagiri horretan agertuko dira zein ikasketatan zauden edo egon zaren matrikulatuta, baina ez dira matrikulatutako irakasgaiak zehaztuko.

Ikasketen amaierako ziurtagiria
Amaitutako ikasketak jasotzen dira, baita titulua lortzeko aukera duela ere. Ez dira irakasgaiak zehazten, ezta irakasgaietan ateratako kalifikazioak ere. Kontuan izan ikasketen amaiera data ez dela tituluaren eskaera dataren berdina izango.

Kanpoko praktiketako ziurtagiria (Graduak eta Unibertsitate Masterrak)
Ikasketen ziurtagiri akademikoan baino xehetasun gehiago agertzen dira, egindako zereginak ere jasotzen dira-eta.

Doktoretzako tesiaren defentsako ziurtagiria
Doktore titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak gainditu izana ziurtatzen du, baita tesiaren defentsa gainditu izana ere.

Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradua amaitu izanaren ziurtagiria (Unibertsitate arteko baterako titulua)
Universidad Pontificia Comillas-eko eta Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun titulu ofiziala edo Universidad Pontificia Comillas-eko, Deustuko Unibertsitateko eta Universidad Ramon Llull-eko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun titulu ofiziala (unibertsitate arteko baterako titulua) eskuratzera bideratutako ikasketak amaitu badituzu, kontuan izan behar duzu unibertsitate koordinatzailea Universidad Pontificia Comillas dela eta hari dagokiola titulu ofiziala eta SETa luzatzea. Hortaz, ikasketak amaitzen dituzun urteko irailaren 1etik aurrera, ikasketen ziurtagiri akademikoa Universidad Pontificia Comillas-en eskatu eta hark luzatuko du.

Ikasketak egin bitartean eta ikasketak amaitzen dituzun urteko uztailaren 30era arte (abuztua baliogabea da ziurtagiriak eta tituluak luzatzeko), DUn matrikulatutako ikasleek unibertsitate honetan eskatuko dute ziurtagiria. Era berean, DUn eskatuko dute titulua ematea eta DU arduratuko da izapidetzea unibertsitate koordinatzailean izapidetzeaz.
Etorkizunean tituluaren bikoizkin bat edo tituluaren Europako Gehigarriaren tituluaren ale gehiago eskatu behar izanez gero, Universidad Pontificia Comillas-en eskatu beharko dituzu zuzenean,  bertan baitago gordeta zure ikasketa-espedientea.

NOLA ESKA DEZAKET ZIURTAGIRI BAT?

Deustuko Unibertsitatea lanean ari da autozerbitzuko sistema martxan jartzeko, hartara ziurtagirien eskaerak eta tasen ordainketa Internet bidez egin ahal izateko.

Martxan jarri arte, ziurtagiria eska dezakezu secretaria.general@deusto.es helbidera mezu bat bidaliz, zure ikasketak Bilboko campusekoak badira, edo secretaria-general.ss@deusto.es helbidera, Donostiako campusekoak badira; bestela, Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusira jo dezakezu, bi campusetan.

Oharra: Ikasleek edo Erasmus Mundus titulua dutenek Masterreko idazkaritzarekin jarri behar dute harremanetan, eskaera egin aurretik.

ZER DOKUMENTU EKARRI BEHAR DUT ZIURTAGIRI BAT ESKATZEKO?

Ziurtagiri bat eskatzeko, eskaera egiteko inprimakia bete eta sinatu egin beharko duzu eta inprimakiaren atzealdean eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu.

Jaitsi inprimakia eta instrukzioak

NOIZ ETA NOLA ESKURATU AHAL IZANGO DUT ESKATUTAKO ZIURTAGIRIA?

Ziurtagiriak emateko epea 7 lanegunekoa da (normalean, 10 egun natural).

Ziurtagiria eskatu eta hurrengo hiru hilabeteetan jaso beharko da. Epe horretan jasotzen ez bada, berriro eskatu eta dagozkion tasak ordaindu beharko dira.

Interesdunak edo baimendutako pertsonak ziurtagiria jaso dezake. Ziurtagiria beste pertsona batek jasotzea nahi baduzu, baimendutako pertsona ziurtagiria jasotzera doanean, ziurtagiriaren titularrak sinatutako baimena emateko inprimakia aurkeztu beharko du, ziurtagirian zehaztutako dokumentazioarekin batera. Bestela, ziurtagiria posta arruntez bidaltzea ere eska dezakezu. Horretarako, baimena emateko inprimakia beteta atxiki beharko duzu, eskatzen diren dokumentuekin batera.

ZIURTAGIRI AKADEMIKOAREN KOPIA KONPULTSATUA BEHAR DUT

Deustuko Unibertsitatea ez da unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dago funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez du kopia konpultsaturik ematen.
Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu:

  • Notaritza batera joan.
  • Kopia sinple bat eta jatorrizkoa aurkeztea (erkatzeko) dokumentuaren hartzailea izango den eta egiaztatu behar duen erakundean.

IKASKETEN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA INGELESEZ BEHAR DUT

Deustuko Unibertsitateak osorik ingelesez egin daitezkeen ikasketen kasuan bakarrik ematen ditu ziurtagiriak ingelesez.

Oro har, eskatzen duten ikasle eta tituludunei, doan eman diezaiekegu ingelesera itzulitako kalifikazio-sistema ofiziala (BOEtik ateratakoa), baita irakasgaien izenen itzulpena ere; hartara, jasotzaileak oinarrizko informazioa izan dezake ingelesez.

Badakigu jakin enpresa eta erakunde askok hautagaiak berak egindako itzulpenaren egiazkotasuneko zinpeko adierazpena onartzen dutela, prozesuaren hasieran behintzat. Hortaz, ez da beti beharrezkoa zinpeko itzulpen batek eskatzen duen gastua egitea.

Titulua izanik, SETa (Tituluaren Europar Gehigarria) daukagunean, ziurtagiri horrek izango du ikasketen ziurtagiri akademikoko informazio guztia gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez).

Non?

Bilboko campusa - Idazkaritza Orokorra
Unibertsitate etorbidea 24
48007 – Bilbao
Tel.: 944 139 315 (Luz.: 2515)
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)

Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz, 50
20012 – Donostia
943 326 310
secretaria-general.ss@deusto.es.
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)