Ignazioren bizitzako une kritiko bateko aldaketa pertsonalak balio du zentzuaren bila itsumustuan dabilen mundurako gidari izateko, XXI. mendearen hasiera txundigarri honetan. Ignaziotar Urteak hala uste du. Konbertsio haren historiara berriro itzultzea proposatzen du, orduan aldaketa mundua berritzeko espiritualtasun egin baitzen. Garai bakoitzean egiten da konbertitzeko dei berezia eta abagunea aurkitu behar da.
Gure unibertsitateak bat egiten du saiakera horrekin eta dei egiten digu elkarrekin Ignaziotar Urtean barneratzeko.