Liburutegia Ikaskuntzarako eta Ikerketarako Baliabideen zentroa da eta oro har Unibertsitateko funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten jarduerak biltzen ditu.
Deustuko Unibertsitatea Jesusen Lagundiak sortu zuen 1886an. Urte horretan bertan Unibertsitateko Liburutegia sortu zen eta urteetan zehar bilakaera handia izan du, Unibertsitateko irakaskuntzan eta ikaskuntza-ereduetan gertatu diren aldaketen araberakoa.
2009ko urtarrilean Bilboko campuseko eraikina inauguratu zen eta 2021eko uztailean Donostiako campusekoa.
Liburutegia, malgutasun handiko gune moduan diseinatu da, erabilera aldaketei erraz eta azkar erantzun ahal izateko. Liburutegiaren zeregina da informazio baliabideak eskuratzeko eta zabaltzeko erraztasuna ematea eta ezagutza sortzeko prozesuetan laguntzea, Unibertsitatearen helburuak betetzen laguntzeko, egin beharreko jarduerak modu iraunkor eta sozialki arduratsuan eginez (Rebiun 2013).