Jarduera fisikoarekin lotutako arloetako ikerketa.
Egitura-sistemen, materialen eta produkzio-prozesuen portaera mekanikoa ikertzen du.
Hazkunde ekonomiko jasangarriri eta ongizateari laguntzen dieten lurralde-faktoreak eta -estrategiak aztertzen ditu.
Gure taldeak komunikazioak gizartean duen zeregina aztertu eta kritikoki interpretatzen du, eta hainbat ikuspegitatik egiten du, ahozko diskurtsoaren, diskurtso literarioaren, digitalaren eta ikus-entzunezkoaren analisian, hiru ikerrildo hauen esparruan: Komunikazioa eta generoa; Komunikazioa, balioak eta iritzi publikoa, eta Komunikazioa, diskurtsoak eta identitateak.
Gure taldeak gizartea vs. globalizazioa eta azterketa horren ondorio juridikoak ikertzen ditu. Globalizazio ekonomikoa, enpresa eta merkatua ere jorratzen ditu, non globalizazio ekonomikoaren eragina aztertzen den, bereziki truke komertzialetan.
DEUSTO FOR KNOWLEDGE - D4K ikertaldea ADIMEN KONPUTAZIONAL APLIKATUAREN ikerketan ari da lanean, 2000. urtean lehen urratsak egin zituenetik.
“Giza eskubideak eta erronka soziokulturalak eraldatzen ari den munduan” giza eskubideen kulturaren alde lan egiten duten pertsonak biltzen ditu, ikuspegi akademiko eta zientifikotik, bokazio sozial eta internazional nabarmena dutenak.
Pertsonentzako gizarte garapeneko, ekonomiako eta berrikuntzako ikerketa taldea
DEUSTEK taldeak ingurumen adimenean lan egiten du, eta eraikinen instrumentazio adimenduna ahalbidetzen duten hardwarea eta softwarea ikertzen ditu.
Esperientzien diseinuko eta inklusibitateko ikertaldea.
Familiako ebaluazioa eta esku hartzea egoera gogorretan.
Ikerketa biopsikosoziala eta neurozientifikoa fisioterapiako, zahartze aktiboko eta kronikotasuneko hainbat espezialitatetan.
Deusto Smart Mobility ikertaldean Adimen Artifizialean eta Nonahiko Konputazioan oinarritutako teknologia berriak garatzen ditugu mugikortasun jasangarriagoa eta adimendunagoa lortzeko.
Gorputz- eta kirol-jarduerak: faktore psiko-soziohezitzaileak gizarte eragile, kolektibo eta erakundeetan.
Erresilientzia-faktoreak eta estresaren aurreko kalteberatasuna jorratzen duen ekipoa.
Ingurumen-sektoreko ikerketan liderra da, jasangarritasunean, baliabideen eraginkortasunean eta ekonomia zirkularrean barne.
Deusto Gizarte Balioak taldea diziplinarteko talde bat da, eta gizarteko errealitatea aztertzen du; demokraziarekin, gizarte ongizatearekin, gizarte politikekin, gizartean esku hartzearekin eta azterketa feministekin lotutako gaiak ditu ikergai.
Pertsonarengan oinarritutako ikerketa mediko jasangarria
eDucaR taldea ebidentzia zientifikoetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza sustatzeko interesa duten ikertzaileek osatzen dute, pertsona guztien ikaskuntza eta garapena bultzatzeko.
Ikaskuntza hezkuntza-ebaluazioaren bidez nola hobetu ikertzen dugu.
Trantsizio digitala, trantsizio ekologikoa, trantsizio soziala.
Etengabe aldatzen ari diren gizarteen erronka etikoak antzemateko, ulertzeko eta horiei heltzeko ikertzen dugu.
Eredu psikoterapeutikoen oinarri teoriko-kontzeptualak, estrategia metodologikoak eta esku hartzeko teknikak ikertu eta aztertu nahi dira.
Smart and connected health 4.0
Gure ikerketaren helburua da finantza merkatuko parte-hartzaileei erabakiak hobeto informatuta hartzen laguntzea.
HUME taldeak pertsonen duintasunari eta gizartearen ongizateari laguntzen dioten erakundeak kudeatzeko moduak ikertzen ditu.
Ezagutza sortuz eta partekatuz, modu iraunkorrean berritzeko eta ekiteko
Gizarte inpaktua eta gizarte eraldaketa lortzeko ikertzen dugu, pertsonen esku-hartze, laguntza eta ahalduntzeko prozesuetara zuzendutako ezagutza zientifikoa sortuz, bizi kalitatea hobetzeko eta guztiek herritartasun aktibo baten eraikuntzan parte hartzeko.
Talde honek EBren garapen juridikoak eta nazioz gaindiko jarduera ekonomikoak aztertzen ditu, diziplina ugariko ikuspegi juridikotik.
Psikologia Esperimentaleko Laborategia (LABPSICO)
Ebaluazio eta esku hartze psikosozialeko ikerketa taldea gaixotasun neuromuskularrak eta neurogarapenaren nahasmenduak dituzten pertsonentzat, bai eta haien senideentzat ere.
Ikertaldeak garun jokabide harremanak ikertzen ditu funtzionamendu normal eta anomaloan, eta pertsonen bizitza hobetzen duten miaketa, diagnostiko eta tratamendu metodoak garatzen ditu.
Taldearen lana kultura eta turismoko esperientziak integratzen dituen aisiaren ikuskeran oinarritzen da, gizartea eraldatzen laguntzen duen oinarrizko giza eskubide gisa.
Erlijioak, Espiritualtasuna eta Kultura ugariko gizartea taldeak fenomeno erlijioso/espirituala ikertu du hiri sekularraren esparruan