Ana Estévez, Janire Momeñe, Laura Macía eta Paula Jauregui irakasleen lan berria mendekotasun emozionalari buruz, beste egile batzuekin batera

Liburuaren azalaren xehetasuna

2025eko urtarrilak 14

Bilboko Campusa

Beste pertsona batzuekiko harremanak, batzuetan, ez dira oso asegarriak izaten, eta mendekotasun-harremanak ere bihurtu daitezke. Ana Estévez, Janire Momeñe, Laura Macía eta Paula Jauregui Osasun Zientzien Fakultateko irakasleek, Iciar Iruarrizaga eta Violeta Gallegorekin batera, Evaluación e intervención en dependencia emocional. Apego, pareja, adicción liburua argitaratu dute.

Lan honek informazio teorikoa eta praktikoa biltzen du mendekotasun emozionala hobeto ulertzeko, eta ebaluazio tresnak eta esku hartzeko proposamenak ere eransten ditu. Lan horretan, autoreek mendekotasun emozionalak atxikimendu goiztiarrarekin duen harremana azal dezaketen ereduetako batzuk errepasatzen dituzte. Era berean, mendekotasun emozionalaren hainbat adibide erakusten dituzte kasu klinikoen bidez, eta esku hartzeko materiala proposatzen da.