2016ko otsailak 15
Bilboko Campusa
Verdiri eskainitako X. astearen barruan, otsailaren 15ean, Ignacio Cobetak, Otorrinolaringologiako katedradunak, “Verdi y la vocalidad” hitzaldia eskaini zuen.
Ignacio Cobeta sendagile otorrinolaringologoa da, ahotsaren patologietan eta ahots profesional artistiko eta mintzatuan (kantatua eta aktoreena) aditua da. “Ramón y Cajal” Ospitale Unibertsitarioko Otorrinolaringologia zerbitzua zuzentzen du eta Otorrinolaringologiako katedraduna da Alcalá de Henareseko (Madril) Unibertsitatean. Hainbat liburu idatzi ditu eta ahotsaren patologiei buruzko ikerketa proiektuetako ikertzailea da.
Otsailaren 15ean, katedradunak ahotsaren eta berorren berezitasunen inguruan hitz egin zigun, Verdiren lanak gogoan harturik.