Agirre Bizkaitar Fundazioak Deusto Business Schooleko graduko ikasleentzako beken laguntza berritu du

Deusto Business Schooleko ikasleentzako beka horiek ikasketen % 100, ostatua eta 3.500 euroko ikasketa-poltsa estaltzen dute

Mónica de Oriol y Juan José Etxeberria

2025eko urtarrilak 08

Bilboko Campusa

Agirre Bizkaitar Fundazioak Deustuko Unibertsitatearekin duen lankidetza hitzarmena berritu du. Hitzarmen horretan, Deusto Business Schooleko graduko ikasleentzako beken deialdia jasotzen da. Laguntza horiek irakaskuntzaren %100, Deustuko Ikastetxe Nagusiko ostatuko gastuak eta 3.500 euroko ikasketa-poltsa bat estaltzen dute.

1916an sortu eta eratu zeneko asmoari leial, Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatzen ditu bikaintasun akademikoa, gizatiarra eta profesionala bilatzen duten ikasleentzat izango diren beka horiek, beti ere baliabide ekonomiko faltagatik talentua gal ez dadin. Juan Jose Etxeberria errektoreak eta Agirre Bizkaitar Fundazioko Patronatuko presidente Monica de Oriolek akordio berria sinatu dute. Akordio horrek nazioartean ospea duten hizlariak Deustuko Unibertsitatean ikastaroak eta mintegiak ematera gonbidatzeko laguntza ere jasotzen du.

08/01/2025 - La Fundación Vizcaína Aguirre renueva su apoyo a las Becas para el alumnado de grado de Deusto Business School