NOHA Masterra: Gizarte Zientzia eta Lankidetzako graduondoko programarik onena bigarren urtez jarraian

NOHA Masterra: Gizarte Zientzia eta Lankidetzako graduondoko programarik onena bigarren urtez jarraian

2024ko ekainak 24

Bilboko Campusa

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterrak (Joint Master 's Programme in International Humanitarian Action (NOHA)), Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan ematen denak, bigarren urtez jarraian lortu du El Mundo egunkariak urtero prestatzen duen graduondoko 250 programarik onenen artean lehenengo tokia Gizarte Zientzien eta Lankidetzaren kategorian.

Ranking-aren helburua da etorkizuneko ikasleei orientazioa ematea haien interes eta beharrizanetara hoberen egokitzen den programa aukeratzeko orduan. Izan ere, master bat arlo jakin batean ikasteak espezializatzeko, harreman profesionalen sarea zabaltzeko eta enpresetan praktikak egiteko modua ematen du eta horretara tituludunak lan munduan txertatzea erraztekoa.

Ranking-a prestatzeko orduan, hautatzeko irizpide batzuk erabili dira, masterraren eskaera (eskainitako plazak, kalitatearen eta prezioaren arteko harremana, erakunde laguntzaileak, giza baliabideak (irakasleen ospea, tutoretzak, atzerriko ikasleak …), ikasketa plana (programa akademikoa, praktikak…), emaitzak (arrakasta tasa, ikasleen ebaluazioa, laneratzea…) eta bitarteko materialak kontuan hartuta.

NOHA Masterrak jasoa zuen aipamen hori 2019an eta 2021ean.