leire arrieta alberdi

Imagen del profesor leire arrieta alberdi

LEYRE ARRIETA ALBERDI Historia Garaikidean doktorea da. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. Komunikazioko eta Nazioarteko Harremanak Graduetan aritzen da Egungo Mundua eta Pentsaera Politikoaren Historia bezalako ikasgaian irakasten. Bere ikerketetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Euskal abertzaletasunaren sinboloak ere izan ditu hizpide. Hamar liburu baino gehiago idatzi ditu – bakarrik edo lankidetzan –, eta horien artean nabarmentzekoak dira: Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2015), La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu-ren edizioa (2017), eta Al servicio de la causa vasca. Biografía de F. J. Landaburu (1907-1963) (2021). Era berean, euskal nazionalismoari eta erbesteari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu. Nazioarteko kongresu askotan parte hartu du, eta batzorde zientifikoetako kide eta nazioarteko hainbat kongresuren antolatzaile izan da.