Kategoria:
Doktore arduraduna
Email:
leire.gartzia@deusto.esLeire Gartzia Psikologian lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Rotterdam School of Management-eko Erakundeen Psikologiako doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko irakaslea eta ikertzailea da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan, MBA masterretan eta “Rehealth” Europako Masterrean irakasten du. Zehazki, lidergoarekin eta taldeen garapenarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu (ingelesez). Egiten dituen ikerketak erakundeen jokabidea eta pertsonen kudeaketa hartzen ditu ardatz, baita lidergoa, taldeen garapena, krisien kudeaketa, gaitasun emozionalak eta erakundearen jokabidea genero ikuspegitik ulertzea ere. Intereseko beste arlo batzuk ere baditu: gizarte erantzukizuna, kontziliazioa eta erakundeen berrikuntza. Hogeita hamar biltzar baino gehiagotan aurkeztu ditu bere ikerketen emaitzak eta nazioarteko zenbait sari jaso ditu: “Beste paper” saria, Academy of Management-en; edo “Dorothy Harlow” ohorezko aipamena, lan arloko genero gaietan, besteak beste. “Erakundeen berrikuntza eta zuzendaritza ezagutzaren gizartean” ikertaldeko kidea da.
CVTutoretzak : Para concertar tutoría contactar previamente vía email con: leire.gartzia@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Astelehena + | Office hours: 11:00 - 12:00 | Tokia: Bulegoa: Dpcho. Gartzia |