Kategoria:
Gonbidatua
Email:
javier.arrieta@deusto.esFrancisco Javier Arrieta Idiakez Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (DUan) (1999). DUeko Eusko Ikaskuntzen Institutuko (EIIko) ikerketa-bekaduna izan zen, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP-HAEEren) diru-laguntzari esker (2000-2002). DUeko EIIak ikertzaile gisa kontratatu zuen 2003. urtean eta 2004ko uztailera arte. Zuzenbideko doktoregoa lortu zuen DUan, bikain cum laude kalifikazioarekin (2005). 2004ko irailean, DUeko Zuzenbide Fakultatean sartu zen, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle gisa. Gaur egun, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedratikoa da. Zuzenbideko eta EAZeko graduetan, Abokatutzako eta Giza Baliabideetako unibertsitate-masterretan eta Ekonomia eta Enpresa Zuzenbideko Doktoretzan irakasten du. DUeko Zuzenbide Fakultatean hainbat kargu izan ditu: Fakultateko idazkaria (2012-2015), Zuzenbide Pribatuko Saileko idazkaria (2010-2015) eta Lan Harremanetako Graduko koordinatzailea (2013-2015). Gaur egun DUeko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko idazkaria da. DUetik kanpo, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko unibertsitate-masterrean irakasten du. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak (2022-2025) aitortutako "Estimuluak, lanaren eta gizarte-babesaren arloko trantsizio digital, ekologiko eta sozialek planteatzen dituzten gai juridikoen konponbide gisa. Lan-zuzenbidea egokitu beharra" ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Aurretik, Eusko Jaurlaritzak (2016-2021) aitortutako "Kooperatibismoa, sustapena, fiskalitatea, lan-harremanak eta gizarte-babesa" ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia izan zen, eta 2013-2015 aldian talde horretako ikertzailea ere izan zen. Lan-harremanei, Gizarte Segurantzari eta kooperatibismoari buruzko edozenbat proiektu lehiakorretan ikertzaile nagusia izan da, estatu-mailan nahiz autonomia-erkidegoen mailan. Gainera, 20 ikerketa-proiektu, kontratu eta hitzarmenetan baino gehiagotan parte hartu du. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen arloan 150 argitalpen baino gehiago ditu, eskuliburu, liburu, liburu-kapitulu eta artikulu zientifikoen artean, eta komunikatzaile edo hizlari gisa parte hartu du 100 kongresu eta jardunaldi baino gehiagotan, non hainbat sari lortu dituen. Doktorego-tesi, master amaierako lan eta gradu amaierako lan ugaritako epaimahaikide izan da. Kongresuetako batzorde zientifiko askotan ere parte hartu du. Hainbat txosten juridiko egin ditu administrazio publikoentzat zein enpresa pribatuentzat. Halaber, gizarte- eta lan-arloko gaietan ohiko kolaboratzailea da, besteak beste, Euskal Irrati-Telebista publikoan (EITBn), Bizkaia Irratian, Noticias taldeko egunkarietan, eta EnpresaBidea eta TTAP aldizkari digitaletan. Karmel aldizkarian ere kolaboratzen du. Derecho Social blogaren egilea da. Eskuliburu eta arau ugari itzuli ditu gaztelaniatik euskarara, eta euskarazko material juridiko desberdinak ere sortu ditu. Euskarazko argitalpen guztiak Javier Arrieta Idiakezen Idazkiak webgunean daude eskuragarri. Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Goren Kontseiluko Arbitraje Kooperatiboaren Euskal Zerbitzuko arbitroa izan da (2014-2023). Gizarte Aurreikuspeneko Euskal Kontseiluko kidea da (2016-), eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea (2013-). Abokatu laboralista da (Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan; une honetan ez-jarduneko elkargokide gisa, DUan dedikazio esklusiboa izateagatik).
Tutoretzak
Bulegoa: 294-D
Tutoretzak : Pedir cita previa vía email // Aldez aurretik bilera eskatu behar da email honetara idatziz: javier.arrieta@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Asteazkena + | Office hours: 12:00 - 14.00 | Tokia: Bulegoa: Dekanotza |