santiago larrazabal basañez

Imagen del profesor santiago larrazabal basañez

Santiago Larrazabal Basañez Zuzenbidean doktorea da Deustuko Unibertsitatean, Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularra 1999tik, eta Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasle katedraduna 2021etik. Zuzenbide Fakultateko idazkaria (1995-1997), Euskal Gaien Institutuko zuzendaria (1999-2009) eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria (2010-2013) izan da. X. legegintzaldian Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria izan da Eusko Jaurlaritzan (2013-2016). Euskal Zuzenbide Publikoari eta Konstituzio Zuzenbideari buruzko gaietan espezializatuta dago. Hitzaldi, ikastaro eta mintegi ugari eman ditu, eta gai horiei buruzko liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu. Horien artean honako hauek aipa daitezke: "Cotribución a una teoría de los Derechos Históricos Vascos" (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea /HAEE-IVAP), 1997); "Bizkaiko Foraltasuna" (Bizkaiko Batzar Nagusiak, 2001), lau hizkuntzatan argitaratua; "Derecho Público de los Territorios Forales. De los orígenes a la abolición foral "(Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea/ HAEE_IVAP, 2004) eta" Curso de Derecho Constitucional "izenekoaren lehen liburukia, gaztelaniaz zein euskaraz (Deustuko Unibertsitatea, 2007-2008). Gaur egun, Deustuko Unibertsitatean "Iturrien eta Konstituzio Eskubideen Sistema" eta "Zuzenbiderako Sarrera II: Estatuaren Konstituzio Antolaketa" irakasgaiak ematen ditu gaztelaniaz eta euskaraz, Zuzenbide Fakultatean, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean eta Deusto Business Schoolen. Zuzenbide Fakultateko "Kooperatibismoa, Fiskalitatea, Sustapena, Lan Harremanak eta Gizarte Babesa" Ikerketa Taldeko kidea da.

CV

Tutoretzak

Bulegoa: 276-D (Facultad de Derecho)

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

+
Office hours:

12:00 - 13:30

Tokia:

Bulegoa: Despacho 276-D