Doktoregoko sarrera ebazpena

Hautagai guztiek posta elektronikoz jasoko dute eskatutako aukeren ebaluazioa, lehentasunaren hurrenkeran (esperientziak esaten digu erakundeetako helbide elektronikoek SPAMtzat har ditzaketela Deustuko Unibertsitateak bidal ditzakeen mezu kolektiboak). Zure aukeretako bakoitza ebatzi ahala, norberaren eskaera zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu, helbide honetan: www.deusto.eus/idazkaritzabirtuala

Sarrera-eskaeran adierazitako aukera bakoitzerako, egoera hauek eman daitezke:

  • Eskatua: Ikasleak sarrera-eskaera aurkeztu du eta izapidetzeko zain dago.
  • Baliozkotzat emana: Eskaera izapidetzea onartu da eta ebazpena emateko zain dago.
  • Ez onartua: Ez da eskaera izapidetzea onartu, sarrerako baldintzak betetzen ez dituelako edo osatu gabe dagoelako.
  • Eskaera osatugabea: Eskaera izapidetu gabe dago osatu gabe dagoelako. Hautagaiarekin harremanetan jarriko gara behar dena erreklamatzeko.
  • Onartua: Ikaslegaiak ebaluazio positiboa izan du eta ikasketa horietan sar daiteke.
  • Ezezkoa: Ikaslegaiaren eskaerak ez du aldeko ebaluaziorik jaso, ikasketa horietan sartzeko profila eta gainerako hautagaiak kontuan hartuta.
  • Itxarote-zerrenda: Itxarote-zerrendan egoteak esan nahi du ebaluazioa ez dela behin betikoa eta eskaera berriro aztertuko dela, prozesuaren hurrengo faseetan.
  • Matrikulagarria: Hautagaia onartua izan da eta Onarpen Gutuna jaso ahal izango du, onartua izan den lehenengo aukeran. Onarpen Gutuna beharrezkoa da matrikula egin ahal izateko. Tokia Gordetzea nahitaezkoa den ikasketetan, tokia gordetzeari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du, Onarpen Gutuna jasotzeko. Deustuko Unibertsitateak ikaslegai bakoitzari Onarpen Gutun bakarra emango dio, lehentasunen hurrenkera aintzat hartuta, eta, beti ere, ikasketa bakoitzak zehaztutako berariazko baldintzak, egongo balira, betetzen baditu.

Garrantzitsua: Onarpen Gutuna matrikula egin arte gorde behar duzu.

Non?

Bilboko Campusa- Idazkaritza Orokorra 
Unibertsitate Etorbidea 2448007 Bilbo
 944 139 232
doctorado-bi@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30- 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)
 
Donostiako Campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz 5020012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30- 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)