Bere misioaren arabera, Deusto Business Schoolek ezagutza sortzearen aldeko apustua egiten du, gizartea jasangarritasun, justizia eta elkartasun gisa testuinguru global batean eraldatzea helburu izango duena. Horrek optimizatu egiten ditu Deusto Business Schoolek gizartean benetako eragina izateko dituen aukerak.
Ikerketa hau hiru ikerketa ildo nagusitan banatzen da, eta, denborarekin, masa kritikoan irabazten joan dira, gizartera transferitzeko eta irakaskuntzara eramateko potentzial bihurtuz.
Era berean, lau ikerketa talde dira Deustuko Unibertsitateak berak aintzatetsitakoak (horietako bi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere aintzatetsiak), eta horietako bakoitza ikertzaile nagusi batek zuzentzen du.