Hezkuntza eta Kirol Fakultateak 100 hitzarmen baino gehiago ditu atzerriko unibertsitateekin (Erasmus +, aldebikoak eta langileen mugikortasunekoak).
Unibertsitatea UNIJESen barruan dago, jesuiten espainiar unibertsitateen sarean, AUSJALekin (Hego Amerikako jesuiten unibertsitateak) eta AJCUrekin (AEBko jesuiten unibertsitateak) lotuta. Denen artean mundu mailako jesuiten 200 unibertsitate baino gehiagoren sarea osatzen dute.