Deustuko Unibertsitateak, Comillas Unibertsitate Pontifikalak eta Ramón Llull Unibertsitateak Zuzenbide Ekonomikoko eta Enpresa Zuzenbideko Doktorego Programaren bidez, gaur egungo ikerketa-eskakizunei erantzun nahi die. Izan ere, beharrezkoa da enpresaren eta merkatuaren zuzenbidearen arloan doktoregoko tesiak egiteko behar diren tekniken ezagutza zabala izatea, errealitate aldakor eta konplexuei erantzuteko.