Zuzenbidea online gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Non lan egingo duzu?

    Lan irteerak

    Abokatutzan aritzea

    Abokatutzan Sartzeko Masterra gainditu ondoren, abokatutza edo aholkularitza bulegoetan abokatu aritzeko aukera izango duzu, Zuzenbidearen edozein arlotan:

    • Aholkularitza fiskala, merkataritzakoa, lanekoa
    • Zuzenbidearen arlo tradizionalak, hala nola penala, zibila, administratiboa, familia…
    • Zuzenbidearen arlo berriak: kirol zuzenbidea, itsas zuzenbidea, ingurumen zuzenbidea, zuzenbidea eta teknologia berriak…
    • Hirigintza
    • Bioetika
    • Arbitrajea eta Bitartekaritza

    Nazioarteko eremuan:

    Abokatutzan jarduteko aukera izango duzu, baita ere, giza eskubideen arloan, garapenerako lankidetzan edo gatazka ebazpenean ari diren erakundeetan, edo erakunde hauetan:

    • Europako Batasuna
    • Nazio Batuen Erakundea (NBE)
    • Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)
    • Nazioarteko Itsas Erakundea...

    Administrazioan jarduteko oposizioak egitea

    Bai justizia-administrazioan, bai administrazio publikoetan (estatukoa, autonomikoa, forala edo tokikoa).

    • Justizia (epaile, fiskal, idazkari judiziala…)

    • Ogasuna (ikuskatzailea, inspektore-ordea, zerga-likidatzailea…)

    • Erregistroa eta notariotza

    • Lana eta Gizarte Segurantza

    • Administrazioko teknikariak

    • Diplomazia

    Enpresan lan egitea

    Enpresako hainbat departamentutan jardun ahal izango duzu, hala nola:

    • Aholkularitza juridikoa

    • Kalitatea

    • Kontabilitatea

    • Giza baliabideak

    • Laneko segurtasuna eta higienea...