Automozioaren sektorea garrantzizkoenetarikoa da gurea bezalako eskualde industrializatuetan. Hori dela eta, gure enpresa laguntzaileek gehien eskatzen duten profila automobilgintzaren sektoreari buruzko ezagutza sendoak dituen Industria ingeniariarena da, kudeaketa, fabrikazioa eta automobilaren osagaien diseinuarekin lotutako alderdiak kontuan hartzen dituena.
Horregatik, Deustuko Unibertsitatean plan bat diseinatu du Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra eta Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra aldi berean egiteko. Horrela, 39 kreditu gehiago eginda, bi urtetan bi titulu ofizial eskuratuko dituzu eta profil oso lehiakorra izango duzu lan merkatuan.