HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEKO KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gizarte garaikideak dibertsifikazio-prozesu konplexuen bidez definitzen dira eta, horiekin batera, hezkuntzan, erakundeetan eta gizartean gertatzen diren aldaketa sakonen bidez. Superdibertsitatea Hezkuntzan, Erakundeetan eta Gizartean baterako masterrak modu berritzailean heltzen die eraldaketa konplexu horiei, eta teoria eta ikerketa mundu errealeko adibide praktikoekin lotzen ditu. Parte hartzaileek superaniztasunak hezkuntzan, erakundeetan eta, oro har, gizartean duen eragina aztertuko dute eta, gainera, hausnarketarako eta sormenerako gaitasunak garatuko dituzte, etorkizun inklusibo, produktibo eta jasangarri baterako trantsizioa aztertzeko eta horri forma emateko gizarte superdibertsoetan.
Superdibertsitatea Hezkuntzan, Erakundeetan eta Gizartean baterako master programa bat da, nazioartekoa eta diziplina artekoa. Ingelesez bakarrik eskaintzen da. Masterrean superdibertsitatearen inguruko nazioarteko ospe handiko adituak biltzen dira, UNIC aliantza osatzen duten ospe handiko Europako zortzi unibertsitatetakoak: Bochumeko Ruhr Unibertsitatekoak (Alemania), University College Cork-ekoak (Irlanda), Deustuko Unibertsitatekoak (Espainia), Rotterdamgo Erasmus Unibertsitatekoak (Herbehereak), Koç Unibertsitatekoak (Turkia), Liejako Unibertsitatekoak (Belgika), Ouluko Unibertsitatekoak (Finlandia) eta Zagrebeko Unibertsitatekoak (Kroazia).
Nazioarteko eta diziplinartekobaterako masterra, bi urtekoa, oso-osorik ingelesezemana.
Superaniztasunari buruzko ikuspegi diziplinartekoa eta intersekzionala.
Funtsezko hiru diziplina ikuspegi: hezkuntza zientziak, gizarte zientziak eta antolaketa eta kudeaketako ikerketa.
Mugikortasun fisikoko eta birtualekoesperientziak bateratzen dituen ikaskuntza eredu hibrido berritzailea.
Beste batzuk
Superdibertsitatea Hezkuntzan, Erakundeetan eta Gizartean
Ingelesa
53
Presentziala eta online
Sarrera prozesua itxita
Gradukoa edo baliokidea baduzu, Superdibertsitatea Hezkuntzan, Erakundeetan eta Gizartean programarekin lotutako diziplina batean
Hautagaiek esperientzia egiaztagarria izan beharko dute gai hauetan: superdibertsitatea hezkuntzan, antolaketan edo gizarte testuinguruetan. Besteak beste, ikasketa arlo hauetakoa izan beharko dute: hezkuntza zientziak, gizarte zientziak, antolaketa eta kudeaketa ikasketak, bai eta antzeko arloak ere (adibidez, gizarte lana, kultura ikasketak, migrazioei buruzko azterlanak, genero azterlanak).
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan B2 mailaren parekoa ziurtatu beharko da ziurtagiri bidez atzerriko hizkuntza batean.
Masterreko irakasle taldea unibertsitateko irakasleek eta ospe handiko profesionalek osatzen dute, Europako zortzi unibertsitatetakoek.
Superdibertsitatea Hezkuntzan, Erakundeetan eta Gizartean programako ikasle izanik, era proaktiboan aztertuko duzu hezkuntza, erakunde eta gizarte arloko superdibertsitatea. Funtsezko trebetasunak garatuko dituzu dibertsifikazio prozesu konplexuak aztertzeko eta justizia sozialean eta eskubideetan oinarria duten ikuspegiak eraikitzen laguntzeko. Praktika inklusiboen bidez, gizarte superdibertsoetako erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren XXI. mendeko gaitasunak eta ezaupideak garatuko dituzu.
Programa amaitzean, superdibertsitate kontzeptuaren ezagutza sendoa izango duzu eta beharrezko gaitasunak izango dituzu diziplina arteko ikuspegiak eta ikuspegi parte-hartzaileak aplikatzeko, baita estrategia profesional inklusiboak garatzeko ere.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao